Altunaren “Bertsolari” estreinatu da
Donostiako Zinemaldiko sail ofizialean, lehiaketaz kanpo, estreinatu da Asier Altuna zinema zuzendariaren lan berria eta oso harrera ona izan du.
2009ko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren harira hasi zen filma prestatzen eta orduko asmo hori dokumental ikusgarria bihurtu du. Bertsolaritza , isiltasuna eta arte biluziaren inguruko hausnarketa bat da “Bertsolari”. Zinemaldiaz gain, aurrerantzean ere izango dugu filma ikusteko aukera. Golem banatzaileen eskutik zinema aretoetan eskainiko baita urriaren 14tik aurrera.
