Binilotik sarera lau akorde, aipamena

Non sailkatua: Kultura   Etiketak: , , , , , , , , , , , , , , , , , , , , , , , , , , , , , , , , , , , , , , , , , —   2011 Azaroa 27 

Biniloaren garaikoak batzuk, garai digitalekoak besteak… Getxoko musika mugimenduaren belaunaldi ezberdinetako lagunak batu gara aste honetan Algortako Villamonteko Eztabaida gune antiautoritarioan UK aldizkariaren eskutik, Getxoko Euskal Kulturaren XIII. Jardunaldien barne; beste askoren artean, Bittor Egurrola (kantautorea), ni (Alproja), Mikel “Piña” (Ukabilkada) eta Eneko Burzako (Nun/Mobydick), azken hau bideo baten bidez.

40 urteotako euskal musika getxoztarra aztertzen ibili ginen, lagun giroan, gustora. Bittorrekk bere garaiko kontuak ekarri zituen gogora; Ez dok hamairu eta Herrikoi mugimenduak, bere emanaldiak, garaiko aberastasun musikala, Pi de la Serra, Raimon…  Mikelek aldiz, joan zen hamarkadako Getxoko musika giroa azaldu zuen. Euskal musikak leku gutxi izan duela nabarmendu zuen Mikelek. Era berean, musika ona, duina. Burzakok oso bideo interesgarria oparitu zigun; hausnarketarako hainbat gauzatxo. Egon giñenok badakigu!

Benito Lertxundi Mairuelegorretan; Ikimilikiliklik ikuskizuna Basauriko Social zineman; Charlot tabernan 70.eko hamarkadan lagunekin entzundako musika; Errobi, Itoiz  jaietan, eta la Mondragón; hauek gogoratu nituen 80.eko hamarkadan abiatu aurretik, 40 urteotako euskal musika getxoztarraren zirrikitu horretan. Lemoizko zentral nuklearraren aurkako jardunaldietan Galean, hilerri inguruan, Niko Etxart, Leño, Te Beat, Zarama eta Bloque… ez dut besterik gogoratzen, taularatu ziren. “Martxa eta borroka” lemapeko kontzertuan La polla eta Kortatu izan ziren Fadurako frontoietan. “Muskaria” getxoztarrek sortutako aldizkaria, Bost Axola irrati librea. Emon behi bi. Zer geiau? Rip, MCD, Delirium eta Alproja 1988ko iñauterietan.

Taberna Ibiltariaren uholdea

Non sailkatua: General,Kultura   Etiketak: , , , , , , , —   2011 Urria 31 

Taberna Ibiltaria Dublinen

Lau urte geroago, Dublinera abiatu da berriro ere Taberna Ibiltaria. Oraingoan, uholdea izan dugu Irlandako hiriburuan, bai taldearen tamainari dagokionez (86 lagun), bai Guinnes erreserbari kalte egin diogulako, eta batez ere, 2011ko urriaren 22tik 25era, tarte horretan, uholdeak izan direlako bertan. Guretzako kalterik? Kaleetan baino, pubetan kantetan ibili behar izan ginela.

Eta bereziki, azken gauan, The North Star hoteleko sotoan gordeta direnez garagardo kupelak, bukatzen zirenean ezinezkoa suertatu zen aldatzea. Beraz, tabernako txorrotak guztiak bukatu ziren eta garagardo botilak berdin berdin amaitu genituen.

Aurreko bidaian ez bezala (aurrekoa guztiz inprobisatua izan zen, kalean musika jotzen  hasi orduko, hurrengo ordu-egunetan tabernetan jotzeko proposamenak hasi ziren) oraingoan, aurretik, gauzatxu batzuk antolatu zituzten, bai bertako Euskal Herriko Lagun Komiteak zein Askapenak. Euskal Herriarekiko elkartasun gunea bilakatu zen Teacher’s Club izeneko gunea lehenbiziko eguna, 22a hain justu; “The Basque Country–Images of Repression and Resistance” izeneko erakusketa ikusi eta gero garagardotxu bat goiko pisuan edan eta ondoren mokadua, musika…

Hurrengo egunerako utzi genuen kantu-poteoa; The Celt, Peadar Kearney’s, The Foggy Dew, The Halfpenny Bridge Bar, The Cobblestone. Pub hauetan ibili ginen musika eskaintzen, kantuak konpartitzen… Dublineko indignatuei ere hiru kanta eskaini genizkien, Banku Nazionaleko egoitzaren ondoan kokaturik dagoen Occupy Dame Street mugimenduaren  gunean.

Igande gauaz Athletic-ek Valentziaren kontra jokatutako partida ikusi genuen, bertako musika talde batek reggae eta ska musika jotzen zuelarik.

Kronikatxoa bukatzeko, hemen duzue Korek idatzitakoaren zati batzuk. Merezi du benetan irakurtzea. Zure baimenarekin, Kore.

“Sábado, día de viaje. La verdad es que son unos putos pelmas de la leche en el puto aeropuerto. Vaya pelmada que nos dieron con la facturación de ciertos instrumentos y maletas. Pero, fue un coser y cantar. Llegar a Dublin y al hotel, para salir pitando (bueno, mejor dicho, PINT-ando) hacia el “teatro”. Jejeje, camino al teatro, la primera chupa de agua que nos pillamos. Tras una copiosa cena (está claro que Diarmuid me ve con buenos ojos, porque si creía que con un poco de txistorra y queso me iba a llenar…), llegó la primera gran actuación. No contentos con cantar en euskera y castellano, algunos se atrevieron a lanzarse con el inglés: Yes we are (también conocida como Bagare), The Little garden (también conocida como Baratze bat)… ¡¡¡Un despilfarro de conocimientos de inglés!!!

Domingo, a primera hora a buscar una iglesia para poder cumplir con la religión: Final del Campeonato del Mundo de Rugby.

(…) A mediodía, nos fuimos al poteo que teníamos cerrado (…) Tras llegar por los pelos a la Guinness, resulta que algún error en sus sistemas, hizo que únicamente nos cobraran 23 entradas, cuando entramos 63 personas (…) Y luego, para celebrar, partido del Athletic en directo, y sin tener que aguantar a los gilipollas de locutores de Canal+. Una pena el gol al final, pero muy buen ambiente para ver el partido, a ritmo de reagge.

El lunes, un poco de turismo en la capital del agua (…) Lo mejor, a la noche. Un unplugged en el hotel, donde terminamos bebiendo hasta cervezas caducadas, ya que los bajos del hotel estaban inundados y no podían cambiar los barriles. Mi última cerveza, al igual que en el anterior viaje, la tomamos en el bar Celt, bar que nos vio volver a tocar 4 años después”.

Joseba Llorente y Beti Mugan

Non sailkatua: General   Etiketak: , , , , , —   2010 Ekaina 2 

Hasta 9.000 visitas recibió en 12 horas el sitio web de  Beti Mugan, una vez que el jugador del Vila-real, Joseba Llorente, marcara un gol contra el Barça el pasado mayo y lo celebrara mostrando el nombre del citado grupo de rock hondarribitarra. Esta banda es para Llorente referencia de su juventud  y su gente, pero quizá por tener nombre en euskara e incluir la palabra “muga”, el gesto no se entendió demasiado bien por ahí. Tampoco resultó fácil, ya que Llorente no salió en el once titular y, para mostrar la camiseta, debía batir a Valdés. Su acción ha supuesto una inmejorable promoción para esta banda que había vuelto a los escenarios, tras abandonar en los 90. Puedes leerlo completo aquí, en el suplemento Ortzadar de “Deia“.