Mundialiton, emakumeak ere
Hamahiru selekzioek izan zuten ordezkaritza 2007an Lamiakoko «Mundialito» deitzen dioten futbol txapelketan. Lehen aldiz, emakumeen txapelketa jokatu zen ere urte hartan. BBK Solidarioak 2004an errekuperatutako futbol zelaian, gizonezkoekin osatutako hamahiru selekzio eta emakumezkoen beste hamar taldek hartu zuten parte.
«Futbola baino askoz gehiago» dugu ekimena. Elkartasuneko dirua erabilita, Lamiakon, Gobela errekaren ondoan dagoen instalazioa berritu zuten eta inguru horretan, Bizkaian bizi diren pertsona etorkinen kirola eta aisialdiarekin disfrutatzeko aukera izaten dute eta leku erreferentziala bihurtu da. Futbolarekin batera, folklore eta musika emanaldiak antolatzen dituzte, haurrek ere hainbat kiroletan hartzen dute parte. Azken urteotan herrialdeko beste hainbat futbol zelaietan jokatzen dira partidak. Finala, beti ere, San Mam
esen izaten da.

