Ereduen sistema eta etorkinen seme-alabak

Non sailkatua: Etorkinak   Etiketak: , , , , , , , , , , , , , —   2011 Azaroa 29 

Bertan jaiotako etorkinak dira bigarren belaunaldikoak, eta lan prekarioek ez dira horien integraziorako bermea, Immigraziorako Euskal Behatokiak aztertutakoaren arabera. Gizartearekin harreman eta lotura naturalagoa behar dute dudarik gabe eta hezkuntza sistema funtsezkoa da horretarako.

Hezkuntzaren alorrean, EAEn, gauzak ez dira behar bezala egin dirudi. Etorkinen eskolaratze datu zehatzik ez dagoen arren, asko dira eskolaratu ez diren edo eskolara joateari utzi dioten etorkinen seme-alabak. Europako Batzordeak egindako ikerketa baten arabera, %45a. Gainera, eskolaratutako etorkinen seme-alaba gehienak eskola zehatz batzuetan pilatzen dira. Irakaskuntza publikoko ikastetxe gutxi batzuetan biltzen dira, eta, gainera, A ereduan ikasten dute gehienek.

A eredua mantentzeak arazoak ekarri ditu oraingoan Getxora ere. Hamar haurretatik hiru baino ez dira sare publikoan udalerri honetan. Bazenekiten, esaterako, bertako A eredu publikoan badirela Ezkerraldetik egunero eskolara joateko, Getxora abiatzen diren haurrak? Dena den, ezin da ukatu aspaldiko kontua dela. Bai, eskola maparen gaineko erabakiak hartzen ari direnak PSEko arduradunak dira, baina Lopez lehendakaria izan aurretik ere A eredua mantendu zen.

Ikasketak gazteleraz egiteak gizartean integratzeko aukera paregabea ukatzen die etorkinen oinordekoei. Gizartean garatu eta mugitzeko baliabidea ematen die euskarak etorkinen seme-alabei.

Gazte etorkinak Euskal Herrian

Mundialiton, emakumeak ere

Non sailkatua: Etorkinak   Etiketak: , , , , , , —   2011 Iraila 27 

Hamahiru selekzioek izan zuten ordezkaritza 2007an Lamiakoko «Mundialito» deitzen dioten futbol txapelketan. Lehen aldiz, emakumeen txapelketa jokatu zen ere urte hartan. BBK Solidarioak 2004an errekuperatutako futbol zelaian, gizonezkoekin osatutako hamahiru selekzio eta emakumezkoen beste hamar taldek hartu zuten parte.

«Futbola baino askoz gehiago» dugu ekimena. Elkartasuneko dirua erabilita, Lamiakon, Gobela errekaren ondoan dagoen instalazioa berritu zuten eta inguru horretan, Bizkaian bizi diren pertsona etorkinen kirola eta aisialdiarekin disfrutatzeko aukera izaten dute eta leku erreferentziala bihurtu da. Futbolarekin batera, folklore eta musika emanaldiak antolatzen dituzte, haurrek ere hainbat kiroletan hartzen dute parte. Azken urteotan herrialdeko beste hainbat futbol zelaietan jokatzen dira partidak. Finala, beti ere, San Mamesen izaten da.