Edorta Jimenez, a la melé
Edorta Jimenez mundakarra idazle oparoa da. Orotara 28 liburu idatzi ditu 1985 urteaz geroztik. Aurten Haragizko amoreak poesia liburua editatu du Susa argitaletxeak. 21 urte pasatu dira azken aldiz poesia, Odoleko eskifaia, hain zuzen ere, idatzi eta Elkarrekin publikatu zuenetik. Gainera, joan zen urtearen bukaeran Stock 13 publikatu zuen Txalaparta argitaletxeak. “Generoen artean zailena erotikoa da, eta euskaraz are zailagoa” esan su Mundakako idazleak. Elkarrizketa osoa hemen irakur dezakezu.
