Balendin Enbeita bertsopapera

Non sailkatua: Kultura   Etiketak: , , , , —   2011 Iraila 27 

Bi urtean behin egiten duten bezala, ALBEk Balendin Enbeita Bertsopaper Lehiaketa jarri du martxan. Aurtengoa, 10. edizioa izango da.

Lanak bidaltzeko epea, urriaren 3an bukatuko da. Lanak bidaltzeko bi era izango dira:

  • Helbide elektronikoz: balendinenbeita2011@gmail.com
  • Posta arruntez: Balendin Enbeita 10. Saria
    Algortako Bertsolari Eskola “ALBE”
    Martikoena 16, 2.pisua.
    48992 GETXO (Bizkaia)

Altunaren “Bertsolari” estreinatu da

Non sailkatua: Kultura   Etiketak: , , , , —   2011 Iraila 27 

Donostiako Zinemaldiko sail ofizialean, lehiaketaz kanpo, estreinatu da Asier Altuna zinema zuzendariaren lan berria eta oso harrera ona izan du.

2009ko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren harira hasi zen filma prestatzen eta orduko asmo hori dokumental ikusgarria bihurtu du. Bertsolaritza , isiltasuna eta arte biluziaren inguruko hausnarketa bat da “Bertsolari”. Zinemaldiaz gain, aurrerantzean ere izango dugu filma ikusteko aukera. Golem banatzaileen eskutik zinema aretoetan eskainiko baita urriaren 14tik aurrera.