Sare sozialetan badira eragina duten liderrak

Posted by kpetralanda on 14 Diciembre 2011 under 2.0 | Be the First to Comment

Sare sozialengan eragina duten pertsonak badirela uste dute erabiltzaileen %ko 77,8ak eta hauetatik hiru laurdenek uste dute eraginaren zergaitia adiskidetasuna dela. Sare sozialen erabiltzaileen %ko 37,4ak hartu dute parte noizbait foro edota blogetan. Hainbat informazio adierazgarria aurki daiteke azken honekin lotuta. Sare sozialetan agertzen diren iritziak irakurri eta kontuan izaten dute elkarrizketauen %ko 46,8ak edozein produktu edo zerbitzu erosi aurretik.

Oso datu interesgarriak agertzen dira Informazio Gizartea eta Komunikazioen Espainiako Behatokiak publikatu berri duen “Sare sozialak interneten” izeneko ikerketan. Inguruarekin harremanetan jartzeko orduan, oso nabari ikusten da sare sozialek duten eragina. Batez ere, lagunen arteko komunikabide bezala ulertzen dute internautek sare sozialak, baina baita ere edozein informazioa konpartitzeko plataformak direla esaten dute.

Dena den, ulertzekoa denez, guztiz estrategia desberdinak ematen dira erabilienak diren sare sozial eta helburu profesionalak dituzten sareen artean. Espainiako Behatokiak publikatutako ikerketaren arabera, hasierako jakin-mina eta horrekin batera lagunek kontatutako “abantailak” izaten irizpide nahikoak sare sozial bateko kide izateko. Aldiz, profesionala bezala formazioa lortzeko eta lan merkatuan aukerak aurkitzeko helburuekin aukeratzen dira sare profesionalak.

Lehenbiziko kasuan, profesionalak ez diren sareetan, erabiltzaile gehienek ez dute profil bat baino gehiago izaten. Eta sareetan aritzeko  beste bi ezaugarri; etxean ematen dute denbora gehien bat internautek besteekin harremanetan. Bestetik betiko ordenagailua gero eta gutxiago erabiltzen da; horren ordez, ordenagailu eramangarriak smartphonak gero eta gehiago erosten dira.

sare sozialak

Add A Comment