Binilotik sarera; UKk kronika argitaratu du
Azken 40 urteotako euskal musika getxoztarraren errepasoa egiteko asmoz, “Binilotik sarera, lau akorde” ekitaldia antolatu zuen UK aldizkariak azaroaren 24an, Eztabaida Gune Antiautoritarioan. Ekitaldia Getxoko Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatzen dituen Euskal Kulturaren XIII. Jardunaldien barruan antolatu zen, eta zati bi izan zituen: berbaldia alde batetik eta musika emanaldia bestetik. Horrela irakur daiteke UK aldizkariak plazaratutako azken zenbakian.
Mahainguruan parte hartzeko lau musikari gonbidatu zituen UK aldizkariak; Bittor Egurrola bakarlaria, Kepa Petralanda (Alproja), Mikel Piña (Ukabilkada) eta Eneko Burzako (Nun eta Mobydick).
Kronikan agertzen den bezala, 80. hamarkada oso bizia izan zen musika aldetik Getxon. “Muskaria” aldizkariaren sorrera gogoratu neban, eta baita ere 82an Galean antolatutako Lemoizko zentral nuklearraren aurkako jardunaldien barruan izandako kontzertua (Leño, Niko Etxart, The Beat…), irrati libre eta fanzinen sorrera…
Testuinguru horretan jaio zen Alproja eta Getxon, apurka, rock eta punk kontzertuak antolatzen hasi ziren baita ere. Kortatugaz batera Neguri Langilen eskainitako kontzertua ekarri neban gogora eta baita ere Txiki eta Otaegi plazan, iñauterietan, RIP, MCD eta Delirium egindakoa. Garaiko Getxoko beste talde euskaldun baten aipamena egin neban ere; Emon behi bigaz ere aritu ginen taula gainean eta harreman oso ona mantendu genuen. Azken baten, euskal musika egin dugunok gutxi izan gara Getxoko eszena, baina beti ere, harreman ona izan dugu.


Add A Comment